Documento sin título
hasiera diskakhitzakargazkiakhistoria

 

"Itoiz Mutriku sortu zen, kostako anbientean, baina Ondarrun biltzen ginen. Ondarruko institutoan Jose Garate "Foisis"ekin jotzen hasi nintzen. COUu geunden. Orduan sortu genuen Indar Trabes, 74an. Ginen ni , Foisis, Estanis Osinalde, eta Josena Moreno. Hor hasten da historia. Guk geure musika egitea nahi genuen, baina inposiblea zenez, berbenak jotzen hasi ginen Gernika inguruan, hiru urte egon ginen berbenak jotzen.

Diskoko kantak aspalditik eginak genituen. Orduan ari zen Xoxoa hasten, ezagutzen genuen, eta, ez dakit zergatik, gazteengan konfidantza edo, grabatu egin genuen, polita gelditu zen, eta orduan izena nilatu behar zen, zeren Indar trabes, talde berbeneroaren izenarekin ezin zen holako disko bat atera, hain desberdina zen musika, eta Itoiz aukeratu genuen.

Urte horretan berbenak jotzen jarraitu genuen, grabatu eta gero Itoiz desegindu zen. Durangon presentazio desastroso baten ondoren. Batzuek soldaduskara joan ziren. Gainera disko guztiekin krisis post parto izaten dut, disko bat egindakoan retxazo osoa sentitzen dut, retxazo edo beldurra. eta lehenego diskoarekin izan zen gogorrena. Nazka ematen dit, eta gero irratietan entzuten dudanean gehiago.

Lez Zeppelin, Ju, rock gogorra, Genesis eta Jazza eta folka entzuten genuen, rockeroen eragina badugu.

Lehenengo diskak oso harrera ona izan zuen baina ez derrepente, poliki-poliki joan zen harrera hori lortzen, eta hori lortu zenean gu ia deseginda geunden. Epoka hartan sorpresa bat izn zen hura.

Egun hartan amaitzen ziren kantautoreak, politika garaiko kantautoreak, Gu sortzen ari ginen, Ruper, errobi, Koxka, jendea nekatuta zegoen, musika egiteko ilusioa zegoen, orduan, nik pentsatzen dut epoka eraza zela irtetzeko, gauza asko barkatzen ziren, gure lehenengo disko horiek adibidez, jendeak aldatzeko gogoa zeukan."

Indar Trabes lehen jaialdia, Saturraraneko Venecia Diskotekan izan zen, 74ko Santo Tomas egunean.

Juan Carlosen lehen esperientzia musikarekin trauma bat izan zen. Zortzi urte zituela Motrikuko Mercedarios-etan zegoen eta elizako korurako jendea behar zutela eta proba batzuk egin zituzten umeekin. Eskala osoa kantatu beha zen, eta segun nola kantatzen zuen edo baiezkoa edo ezezkoa izaten zen. Juan Carlosengana heldu zirenean ez zioten ezta probarik egin ere. "Tu no porque tienes los dientes podridos" esan zioten. Orduan Mutrikuko koroak sekulako fama zeukan eta Juan Carlos traumatizaturik gelditu zen. Arenaleko bankuak ikusurik, gogoratzen dut Egin-en, Egiluz eta Pastorrek egin zioten elkarrizketa batetan esaten zuena:

"Bilbo ez da Donostia bezala, Disneilandia bat. Hemen aukera gehiago daukazu, behin hau, bestean beste hori, beti dago zerbait. Hemengo giroa berezia da. Donostian etxean, giroa, dena da ikusteko, ikusteko bakarrik, turismoa erakartzeko eskaparate bat. Bilbok bere giro berezia gordetzen du."

Documento sin título