Documento sin título
hasiera diskakhitzakargazkiakhistoria

 

juan carlos perez

Ametsak zetarrak bezalakoak dira, tximeleta bihurtzeko zai, hegan egin eta bizitza labur, bat, edo gehiago (batek daki), bizi ahal izan, episodioren batetan protagonista izateko asmoz edo, Jainko berriak sortu eta akabatuz, ke hutsa bilakatuko den musu sakratua noiz iritsiko ote zaien irrikitan.
Ametsak, gure buru gainetik hegaka dabiltzan txori gosetiak bezalakoak dira, beti hor, zelati. Ameslariaren antzerakoak dira ametsak, laberintoaren barruan harrapaturik amodio ezinezkoaren bila etengabe; egia maitatatzen duten gezurtiak dira ametsak, noria baten modura amaierarik gabe bueltak ematen; zeruari dantza erotua eskeintzen dioten bitartean mundu berri baten gureganatzeko errezatzen, enbataren ondoren geratuko den lasaitasunaren alde otoitz egiten.

IKARO-k gu denon antza du, hain goitiar, hain hauskor, huts eta ameslari,...; argi zein beroaz hain behartsu, zeren Eguzkirantz jotzen bait du itsu-itsuan, lumaz eta argizariaz eginiko hegalak urtu egingo zaizkiola ohartu gabe, bere gabezietako uretan itoko dela sumatu gabe ere.

Juan Carlos Perez (Mutriku-1958), gure herriko gaur egungo musika herrikoiaren erreferentzirik garrantzitsuenetakoa dugu. Betidanik musika zein literatura izan ditu bere gogoaren ardatz. 1975. urtean Zuzenbidearen ikasketan hasi zituen Deustuko Unibertsitatean eta, era berean, ITOIZ pop-rock talde mitikoaren antolatzaile eta aintzindaria izan zen. Talde honetan kantu eder mordoa sortu eta 7 disko bikainetan errejistratu zituen (azkena 1988. urtean grabatu eta argitaratua). Garai honetan ere, beste zenbait talderentzat produkzio artistikoak burutu zituen (Jotakie, Tahúres Zurdos eta Piztiak. Geroago Maixa Ta Ixiar taldearen "Uhinez Uhin" diskoaren produkzio artistikoa ere). 1983 eta 1984 urteen bitartean, bibolina ikasi zuen bi urtez eta, era berean, Bilboko Kontserbatorioan, solfeo, armonia eta pianoa ikasten hasi zen. 1984.ean, Itoiz-ekin batera, Telesailetako banda sonoroetan lan egiten hasi zen (La Aventura Humana, Los Tres Anillos,...). 1989.ean, Musika Elektroakustikako Konposizio Kurtso bat ere burutu zuen Cuenca-ko Kontserbatorioan, Gabriel Brnzic maisuaren zuzendaritzapean. Harrez gero, beste lan ugari burutu ditu antzerki, dantza, zinerako,.....Ordutik hona, musikaren lengoaiaren ikerketa eta ikasketara dedikatu da buru-belarri, makinen hizkuntza eta akustikaren mundu intuitiboago konbinatuz.

IKARO ideia horren garapena, musikak, hitzak, moldaketak,.. JC Perez-en esku egon da, zeregin honetan azken urte osoa eman duelarik. Aurreko guztiaren emaitza da honako diskoa: hamar kantu berri, diztiratsu, zuzen bezain ausartak, biluztu eta xehetasunetan joriak. Denbora guzti honetan JC Perez-ek, Fran Iturbe izan du alboan, diskoaren produktore ezezik, euskarri artistiko eta morala ere eskeini dizkiolarik: album honetako musiketatik 3, F. Iturbek berak konposatuak dira. JC Perez-ek etapa berri bati ekin dio une honetan eta disko honetako kantuez gain, aurreko "Atlantic River" eta "Hau Berua" lanetako errepertorioak harturik, eskenatokietatik zehar ibilbide berri, arin eta eraberritu bat zabaltzen da Mutrikuko kantariarentzat.

Juan Carlos Perez, berak sorturiko IKARO-ren modukoa da, indartsu bezain harrigarria: ametsak eta mundu bereziak behin eta berriro eraiki eta deseuztatzen dituenetakoa, mugarik gabeko desertu zabalean arrastoa etengabe galdu eta aurkituz, irabazlerik ez duen laberintoaren joku krudelaren sareetan harrapaturik betirako, baina halere libre eta bakan.

IKARO, bere sortzailea JC Perez-en neurrira egina dago, intuizioak gidaturik suhar, zalantzaz betea, detaileetan aberats baina izaeran zotil eta soila, Jainko beraren ispilua diren alboko gizakien irudimena zein bihotzaren laztangarri.

"Bitacora Cahiera" (Esan Ozenki Records-1992 / Elkarlanean 1996)
"Atlantic River" (Elkarlanean-1994)
"Hau Berua" (Elkarlanean-1996)
"QUATUOR-Arkadius String Quartet"- (NOCD Records-1997)
"Ikaro" (Elkarlanean-2000)

Documento sin título