Documento sin título
hasiera diskakhitzakargazkiakhistoria

 

jean marie ecay

Musika eta Antzerkia bilduko dira Biarritzen burutuko den Bi harriz lau xori ekimanaren 9. ekitaldian eta bertan Jean-Marie Ecay eta Hegalka taldearen kontzertuez gain, Azika eta Compagnie Traboules konpainien emanaldiak burutuko dira. Lau ekitaldiez gain, gitarrajole zein musikazaleei zuzendutako Master Class saioa burutuko du Ecay musikariak martxoaren 11n arratsaldeko zazpietan Betbeder musika dendan.
Iragarritako agerraldietako protagonista nagusia Donibane Loizuneko Jean-Marie Ecay gotarrajolea izango bada, berarekin batera ohiko taldekideak diren Loic Ponthieux bateriajolea, Philippe Chayeb bajujolea, Christophe Cravero bibolinjolea, Thierry Farugia saxojolea, Chistian Martínez trompetajolea eta Daniel Zimerman tronboijolea eszenaratuko dira.

Gare du Midi antzokian 14an eskainiko den saio horretarako beste zenbait musikari gonbitatu ditu Ecayk, bere ibilbidean taldekide izan dituen zenbait musikari, alegia. Tarteko, Itoiz taldean lankide izan zuen eta Biarritzeko saioan kantari arituko den Juan Carlos Pérez, Didier Lockwood bibolinjolea eta Marc Berthoumieux eskusoinujolea ere ekitaldirako gonbitatu ditu. Beraiekin batera ezagutzera eman ez diren beste zenbait musikari ere bertan izango direla iragartzen dute Biarritz Culture erakundeko antolatzaileek.

Ibilbide emankorra

Jean-Marie Ecayk musika ikasketak burutu ondoren musikatik profesionalki bizitzea erabaki zuen, eta sei urtez Hego Euskal Herrian eta Estatu espainiarrean zehar ibili zen, lehenik Itoiz taldeareki eta ondoren Michel Portal, Ruper Ordorika, Jacques Higelin, Eddy Louiss, Richard Galiano, Claude Nougaro edo Dee Dee Bridgewater-ekin, besteak beste. 1987an, Bernard Lubat-ekin zebilela, Didier Lockwood ezagutu zuen eta 1993az geroztik ‘Caron Ecay Lockwood’ hirukotearen abenturan murgildu zen.
Egitarauan tartekatu den bigarren musika ekitaldia hurrengo egunean burutuko da, Colisée antzokian. Mario Gachis-en zuzendaritzapean, Hegalka taldeko kideak diren Thierry Biscay, Maialen Errotabehere, Céline Mounole, Domeka Zubeldia eta Magalie Zubillaga kantariek eta Rémi eta Robin Gachis, Mathieu Haranboure eta Christian Amorena musikariek hain hurbil, hain urrun... ikuskizuna taularatuko dute.

Bertako antzerkigintza

Hegalka taldearen emanaldia bildu eta moldatutako hamasei kantuez gain sortutako beste sei abesti berriekin osatzen da. Kantu gehienak amodioaz zein herriaz mintzatzen dira, musika goxoz eta hunkigarriez lagunduta, beti ere hurbiltasunaren eta urruntasunaren inguruan murgildurik.
Bi harriz lau xori egitasmoa Coliséen eskainiko diren bi antzerki emanaldirekin osotuko da. Alde batetik, Azika Taldeak errealitate eta fantasiaren artean sortutako Kontu konta zan lana taularatuko du 11n eta bestetik, Traboules Taldeak Howard Buteren liburuan oinarritutako Gure baitako ilargiak taularatuko du.


Documento sin título